Uesugi klana

Uesugi klana
Datuak
Motanoble family (en) Itzuli eta uji (en) Itzuli

Uesugi klana (japonieraz: 上杉氏 Uesugi-shi?) Fujiwara klanaren ondoren klan samurai bat izan zen. Bere kideek Muromachi aroan eta Sengoku aroan (XIV. mendea eta XVII. mendea bitartean gutxi gora-behera) izan zuten botereagatik bereziki nabarmendu zuen.

Klana, hiru adar nagusitan banatu zen: Ōgigayatsu klana, Inukake klana eta Yamanouchi Uesugi klana, eragin handia lortu zutena. Klanak ospe handia hartu zuen Uesugi Kenshinekin (1530-1578), Sengoku aroko daimyō nagusietako bat izan zena.

Edo aroan klana tozama-daimyō bihurtu zen. Edo aroan ere, Uesugi klana tozama edo kanpoko klanetako bat bezala izendatua izan zen, daimyō fudai edo barneko klanekin kontrastatuz, Tokugawa klanaren oinordetzako basailuak edo aliatuak zirenak.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search